Matrikulazioa 2021-22 ikasturterako
Muskizko Ikastolak ikasle berriak matrikulatzeko epea urtarrilaren 18tik 29ra zabalik izango du.
Ikastetxeaz eta eskeintzen diren zerbitzuez informazioa emateko asmoz, hitzaldi bat egingo da urtarrilaren 14an, osteguna (Haur Hezkuntzako eraikina, 1. solairua). Hitzaldia seme-alaba 2 urteko gelan matrikulatu nahi duten familiei zuzenduta dago (2019an jaiotako umeak).
Azaroaren 25a
Klika 6.mailakoen bertsoak entzuteko |
![]() |
2020-21 ikasturtearen hasiera dela eta
Familia agurgarriak:
Hezkuntza Sailak jarduera-protokolo bat bidali du ikastetxeetara, 2020-2021 ikasturteari beharrezko segurtasun- eta osasun-bermeekin ekin ahal izateko, jarraibideak eta orientabideak emanez.
Aurreko batean adierazi genizuen bezala, gaur egun Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak irailean aurrez aurreko eskoletara itzultzea da lehenetsitako aukera. Baina, pandemiaren bilakaeraren arabera, ez da baztertzen zenbait unetan jarduera presentziala eta telematikoa aldi berean egin behar izatea, edo konfinamendu-egoerara itzuli behar izatea.
2020-21 ikasturterako egutegia
2020-21 ikasturterako egutegia: ikusi
Jaigiro 2020
Urte arrunt batean data hauetan Jaigirorako prestatzen ibiliko ginen. Aurten ez da posible izango, datorren urtean indar handiagoz itzuliko gara. Bitartean, irudi batzuk, ez ahazteko.
