Azaroan, bidaiari

Azaroa hilabete bidaiaria izan da Ikastolan.

Lehenengoz, 2. mailako ikasleak piratak izan ziren Pasai Donibanen kokatuta dagoen Piraten Etxean.

Ondoren, natura ikertu zuten 4. mailako neska-mutilek Gorozikako Natura Eskolan.

Azkenik, 6. mailakoek Lekeitiko Itsas Eskolan aste zoragarriaz gozatu zuten.

Azoka Ikastolan

Ikastolan gure lehen nekazal-azoka ospatu dugu! Oso jarduera polita izan zen eta umeek primeran pasatu zuten.

Eguraldia lagun izan ez bagenuen ere, gurasoen partaidetza handia izan zen. Eskerrik asko guztioi!!

Bildutako dirua gure baratza hobetzeko izango da.

Ikasturte hasierako bilera orokorrak

Ikasturte hasierako gelako bilera orokorrak ondorengo egunetan egingo dira:

Haur Hezkuntza 2 urte, irailaren 6an, 12:00etan

Haur Hezkuntza 3 urte, irailaren 6an, 12:30etan

Haur Hezkuntza 4 urte, irailaren 6an, 13:00etan

Haur Hezkuntza 5 urte, irailaren 6an, 13:00etan
 

Lehen Hezkuntza 1. maila, irailaren 6an, 13:00etan

Lehen Hezkuntza 2. maila, irailaren 23an, 17:15ean

Lehen Hezkuntza 3. maila, irailaren 24an, 17:15ean

Lehen Hezkuntza 4. maila, irailaren 25an, 17:15ean

Lehen Hezkuntza 5. maila, irailaren 26an, 17:15ean

Lehen Hezkuntza 6. maila, irailaren 30ean, 17:15ean

Aupa neskak!

Ikastolako eskubaloiko alebin B taldea Bizkaiko txapelketako finalerdietarako sailkatu da. Zorionak neskak!

Animatzera joan nahi baduzue, hitzordua datorren larunbatean izango da, maiatzaren 7an, Etxebarriko polikiroldegian, goizeko 10'30etan.

Zorte on!

 

Syndicate content