Ordutegia ez da aldatuko
Datorren ikasturterako eskola egutegia aldatzeari buruzko galdeketaren emaitzak:
Errolda: 580
Jasotako bozkak: 418
Ordutegia aldatzearen alde: 187 (% 32'24 erroldaz)
Ordutegia aldatzearen aurka: 231 (% 39'83 erroldaz)
Horren ondorioz, aldeko botoak araudiak ezarritako % 80ra heltzen ez direnez, ikastetxeko ordutegia EZ da aldatuko. Datorren ikasturtean, beraz, aurtengo ordutegi bera mantenduko da.
Gure baratza, saritua!
Gure baratzak bigarren saria lortu du estatu mailan Triodos Fundazioak antolatzen duen Eskola Baratza Ekologikoen II. Lehiaketan, Haur Hezkuntza kategorian.
Merezitako aitorpena ilusioz gainezka lanean aritu diren guztiontzat: aurren aurrena, irakasle eta umeentzat, bi urte hauetan etsi gabe ahalegindu direnak nekez baina pozez, eta baita guraso, udal langile eta gainontzeko laguntzaileentzat ere.
Zorionak, zuek bai zuek!
Zientziaren astea
Ekainaren 1etik 5era Ikastolan Zientziaren Astea ospatuko dugu: esperimentuak, erakusketak, hitzaldiak... Edukiz eta kontzeptuz betetako egitarau zabala!
Egitaraua ikusteko, sakatu hemen
Matrikulazioa: behin betiko esleipena
Gaurko egunean, 2019ko apirilaren 4an, plazen behin betiko esleipena argitaratu da.
Zerrenda horietara sartzeko, lehenago eskatzaileak hemen errejistratu beharko du: https://ikasgunea.euskadi.eus/eu
Erreklamazioak: maiatzaren 6ra arte.
Zorionak!
Abenduaren 19an, Gabonetako oporrak hasiko dira:
- Egun horretan eskolak 13’30etan amaituko dira.
- Ez da eskola jantokirik egongo eta autobus guztiak 13’30etan pasatuko dira.
- Eskolak urtarrilaren 7an hasiko dira berriz.
