2020-21 ikasturtearen hasiera dela eta

Familia agurgarriak:

Hezkuntza Sailak jarduera-protokolo bat bidali du ikastetxeetara, 2020-2021 ikasturteari beharrezko segurtasun- eta osasun-bermeekin ekin ahal izateko, jarraibideak eta orientabideak emanez.

Aurreko batean adierazi genizuen bezala, gaur egun Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak irailean aurrez aurreko eskoletara itzultzea da lehenetsitako aukera. Baina, pandemiaren bilakaeraren arabera, ez da baztertzen zenbait unetan jarduera presentziala eta telematikoa aldi berean egin behar izatea, edo konfinamendu-egoerara itzuli behar izatea.

Ikastolara ohiko jarduera presentzialera itzultzeko, segurtasun- eta higiene-neurri bereziak ezarri behar dira, hiru zutabe nagusi izango dituztenak: segurtasun-distantzia errespetatzea, maskarak erabiltzea eta norberaren eta instalazioen higienea.

Hori ez da beti lan erraza izango Ikastolan ditugun haurren adina kontuan hartuta baina lanean ari gara ahalik eta hoberen egiteko. Gainera, badakigu, jakin, zuen laguntza osoa izango dugula.

Honekin batera doan dokumentuan, hartu ditugun hasierako neurriak bidaltzen dizkizuegu. Logikoa denez, behin-behinekoak dira, gaixotasunak udan izan dezakeen bilakaerak eta, ondorioz, osasun- eta hezkuntza-agintariek har ditzaketen xedapenek alda baititzakete. Iraileko lehen astean, eguneratze bat bidaliko dizuegu, une horretako egoeraren arabera.

Ordura arte, agur bero bat.

Dokumentua hemen: Aurreikuspenak

Oharra uztaila GURASOAK_eusk.pdf 70.16 KB

Oharra uztaila GURASOAK_gazte.pdf 70.35 KB

Oharra iraila2 gurasoak gazte.pdf 70.75 KB

Oharrairaila2gurasoakgazte.pdf 70.75 KB