Zientzia-hezkuntza
Hezkuntza Sailak sustatzen duen ekimen honen helburu nagusia zientzien irakaskuntzarekin lotutako gaietan ikerketan oinarritutako ikasketa bultzatzea da eta, beraz, ahalik eta jarduera praktiko gehien egitea. Horretarako, ikastetxeek diru-laguntza jasotzen dute zientzia-aholkulariok gomendatutako laborategi-baliabideak erosteko.
Era berean, ekimenean parte hartzen duten irakaslek prestakuntza jasotzen dute baliabide horiek erabiltzeko eta haiekin jarduera didaktiko praktikoak egiteko.
Ikertze-prozesua hasten da ikasleak bere jakin-mina pizten duen zerbait ikusten duenean. Ondoren, irakaslearen gidaritzapean, behaketak egin, galderak plazaratu, hipotesiak eman eta aztertu, esperimentatu eta ezagupenak eraikiko ditu. Azkenean, ikastalde bakoitzak besteen aurrean emaitzak komunikatu ditu.
Ikasturte honetan Haur Hezkuntzan
garatu da ekimena.