Matrikulazioa 2022-23 ikasturterako

Datorren ikasturterako ikasle berriak matrikulatzeko epea urtarrilaren 17tik 28ra egongo da zabalik. 

Gure ikastetxeaz eta eskeintzen diren zerbitzuez informazioa emateko asmoz, hitzaldi bat egingo da urtarrilaren 13an, osteguna (Haur Hezkuntzako eraikineko 1. solairuan). Hitzaldia seme-alaba 2 urteko gelan matrikulatu nahi duten familiei zuzenduta dago (2020an jaiotako umeak).

Osasun egoera dela eta, hitzaldia bi txandatan egingo da (17:15ean eta 18:00etan), txanda bakoitzean gehienez 12 lagunek hartuko dutela parte. Aldez aurretik izena eman beharko da, emailez (info@muskizkoikastola.com) edo telefonoz (944287869) urtarrilaren 11an eta 12an, 9:30etatik 13:30etara. Senide bakarra joan ahal izango da ikasle bakoitzeko.

Beste hezkuntza-mailei buruzko informazioanahi izanez gero, 2 urteko gelakoak ez direnak, hitzordua telefonoz hartu behar da urtarrilaren 10etik aurrera eta banan-banan erantzungo da.

Bestelako argibideak behar izanez gero, jo ezazue Ikastolako Idazkaritzara 944287869 telefonoan, goizeko 9:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 17:00etara (ostiraletan 9:30etatik 15:00etara).