Bikoteka irakurtzen

Bikoteka irakurtzen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Hezkuntza Zientzien Institutuko Berdinen arteko Ikaskuntzari buruzko Azterketak taldeak sustatutako hezkuntza-programa bat da.

Programa berdinen arteko tutoretzan deritzan ikaskuntzarako teknika kooperatiboan oinarritzen da: ikasle bikoteak osatzen dira, jarduera egituratu baten bidez ikasten dutenak. Tutorea, irakastea ikasteko modu ona izan daitekeelako; eta tutoratua, kide tutorearen laguntza egokia eta iraunkorra jasotzen duelako. Programa ikasleen arteko tutoretzaz eta familia-tutoretzaz baliatzen da.

Programaren helburua irakurtzeko gaitasuna hobetzea da, funtsezkoa baita ikasleek eskola-arrakasta lortzeko. Jarduerak (binaka irakurtzea eta irakurritakoa ulertzea) oso egituratuta daude programaren hasieran eta, bikotea jarduerotara ohitu denean, erabilera gero eta doituagoa eta sortzaileagoa izateko aukera ematen dute.

Programa honen bidez helburu hauek lortu nahi ditugu:

  1. Joera inklusibo argiko metodologiak irakasleen esku jartzea.
  2. Euskara irakasteko didaktika berriak garatzea.
  3. Ikaslearen irakurmena eta, batez ere, irakurritakoa ulertzeko duen gaitasuna hobetzea.
  4. Ikastetxeen arteko sare bat osatzea
  5. Familiak eskola-eginkizunetan gehiago inplikaraztea.