Liburuen kudeaketa

Ikasleen Testuliburuen Kudeaketa Solidarioa egiteko programa Hezkuntza Sailak bultzatutako ekimena da. Programa hau Lehen Hezkuntzako maila guztietan erabiltzen da.

Programak ezarritakoaren arabera, ikasle bakoitzak diru kopuru bat ordainduko du testuliburuak erosteko eta Hezkuntza Sailak benetako prezioa ordaintzeko falta dena ipiniko du.

Programaren barne daude testuliburuak (lau urtez berrerabil daitezkeenak) eta lan-koadernoxkak (ez berrerabilgarriak). Ez, ordea, hiztegiak eta irakur liburuak.

Mailegu programa bat da: ikasturte amaieran berrerabil daitezkeen testuliburuak ikastetxera ekarri behar dira ondorengo urteetan erabiliak izan daitezen eta, beraz, liburuok zaindu egin behar dira. Hondatutako liburua ikasleak ordainduko du.

2015-16 ikasturtean ikasle bakoitzak ordaindu beharrekoa ondorengoa hau da (urrian kobratuko da):

1. zikloa 27’00 euro

2. zikloa 30’00 euro

3. zikloa 31’00 euro