2020-21 ikasturtearen hasiera dela eta

Familia agurgarriak:

Hezkuntza Sailak jarduera-protokolo bat bidali du ikastetxeetara, 2020-2021 ikasturteari beharrezko segurtasun- eta osasun-bermeekin ekin ahal izateko, jarraibideak eta orientabideak emanez.

Aurreko batean adierazi genizuen bezala, gaur egun Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak irailean aurrez aurreko eskoletara itzultzea da lehenetsitako aukera. Baina, pandemiaren bilakaeraren arabera, ez da baztertzen zenbait unetan jarduera presentziala eta telematikoa aldi berean egin behar izatea, edo konfinamendu-egoerara itzuli behar izatea.