Azaroak 25

BORTIZKERIA BAZTER BATEAN

BORTIZKERIA BAZTER BATEAN 
TA ALAITU BEGIRADA 
INOR EZ BAITA INOREN JABE 
GUZTIOK BERDINAK GARA.

AINTZINAROAN GERTATU ZENA 
BADA ALDATZEKO SASOIA, 
DENOK AKATSAK EGIN DITUGU 
BAINA HORI EZ DA ARRAZOIA

ESKUBIDEAK BERDINAK IZAN 
BEHAR DIRA MUNDU OSOAN, 
GUK BETI EGON BEHAR GENUKE 
AHULENAREN ONDOAN.

BORTIZKERIA BAZTER BATEAN...

LANPOSTUETAN BERDINTASUNA 
SOLDATA BERA HELBURU, 
HORTAN SAIATZEN BALDIN BAGARA 
BATERA LORTUKO DUGU.

DENON ARDURA DUGU ETXEA, 
KALEA, ESKOLA TA HERRIA, 
ONDO BANATZEN BADUGU LANA 
BAIETZ GIZARTE BERRIA.

BORTIZKERIA BAZTER BATEAN...